HIESA
AURKIBIDEA
AZALA ……………………………...………………………1
AURKIBIDEA ………………………….…….…………….2
SARRERA …...……………………………………………..3
TRANSMISIOA ……………………..……………………..4
DIAGNOSTIKOA ETA SINTOMAK…………..………… .5
PREBENTZIOAK ETA TRATAMENDUAK...…………… 6
INFORMAZIO ITURRIAK ………….…………………….7
SARRERA
Hies-a Giza Immunoeskasiaren Birusak (GIB) eragindako infekzioaren egoera aurreratua da. Munduan 35 milloi pertsonek pairatzen duten gaixotasuna da. Pertsona bat birus honetaz, infektatzen denean, GIBa bere sistema immunologikoko zeluletan sartzen da, bereziki T4 linfozitoetan (odoleko zelula txurietan) , hauek pixkanaka suntsitzen ditu, gure sistema immunitarioa ahulduz.
Gehitu epigrafea |
Hilabete batzuetatik, urte batzuetara luzatu daiteke infekzioaren hasiera, une horretan, gorputzeko sistema immunea, gai da birusa kontrolatzeko eta defentsarako zelula adina produzitzeko . Behin birusek defentsak gainditzen dituztela, sistema immunitarioak okerrera egiten du eta immunoeskasia gertatzen da. Egoera honetan, gorputzak normalean kalterik egiten ez duten infekzioei eta gaixotasunei jada ezin die aurre egin. Une horretan, hartutako immunoeskasiaren sindromea edo hies-a agertzen da. Hies-a, beraz, GIB bidezko infekzioaren modu aurreratua da.
Gehitu epigrafea |
GIBak haren sistema immunitarioa jaitsi/ lurreratu egin duenean eta "infekzio oportunistak” deitutakoak agertzen direnean pertsona batek hies-a duela esaten da. Errepikatzen den pneumonia eta tuberkulosia dira infekzio oportunisten adibideak, horregatik HIESAz gaixo daudenak beste gaixotasunak izaten dituzte momentu oro.
Azken urteetan aurrerapen handiak egin dira birusaren jarduera geldiarazten duten tratamendu antirretrobiraletan, birusaren eragina atzeratuz edo, zenbaitetan, eragin hori saihestuz. Baina duela gutxi, zientifiko batzuk haren sendaketa lortu egin zuten eta jada badira pertsonak gaixotasun honetaz aske geratu direnak.
TRANSMISIOA
GIB konzentrazio handien daukaten jariakin edo likidoak hauek dira: odolak, semenak, baginako fluxuak eta ama-esneak. Solik jariakin hauek dira kutsakorrak. Horrek esan nahi du GIBa hiru modutara kutsa daitekeela: sexuaren bidez, odolaren bidez eta umeak amaren esnea hartuz.
Sexuaren bidez: Baginati edo uzkitik sarketa sexualak ematen badira, normalena da semena beste gorputzarekin kontaktuan jartzea. Ala ere uzkiko sarketa arriskutsuagoa da. Ahoaren eta genitalen arteko erlazioak ez dira hain arriskutsuak GIBerako, baina bai sexu-transmisioko infekzioetarako. Baina kontuan izan behar da ahoan zauriak ditugun ala ez.
Odolaren bidez: infektatutako odolarekin kontaktuan egon diren xiringak, orratzak edo edozein tresna zorrotz partekatzean. Oso ohikoa da drogazaleek haien artean gaixotasun hau transmititzea.
Amaren eta umearen artean: Emakume batek GIBa duenean umeari haurdunaldian, erditzean edo edoskitzean kutsa diezaioke. Hala ere, gaur egun, mediku-kontrol egokia eta tratamendu antirretrobiral bat jarraituz arrisku hori ia desagertu egin da.
Gehitu epigrafea |
SINTOMAK
ETA DIAGNOSTIKOA
SINTOMAK:
Gaur egun, ez dago GIB-a ea duen jakiterik sintomen bitartez. GIBaren bidezko infekzioa poliki garatzen da, normalean urte batzuk behar ditu, sistema inmunitarioa guztiz ahultzen den arte. Denbora horretan, tratamendu antirretrobiralik jasotzen ez bada, birusak sistema immunologikoko zelulak suntsitzen ditu. Denbora horretan ez dago pertsona batek birusa duela adierazten duen sintoma zehatzik. Orduan mediku batek ez da sintometaz baliatzen jakiteko ea pertsona batek duen ala ez.
DIAGNOSTIKOA:
GIB-aren azterketa agitea da modu bakarra, ea pertsona bat kutsatua dagoen ala ez jakiteko. Azterketaren emaitza fidagarria izateko, azken arrisku-praktika egin den unetik azterketa egiten den unera arte hiru hilabete pasa beharko dira. Hau da, adibidez, zuk txortan egin zenuen azken alditik 3 hilabetera.
Gaur egun azterketa hori egiteko hainbat aukera daude. Osasun-zentro batean analisi kliniko bat egin daiteke, edo baliteke farmazia batzuetan GIBaren test azkar bat egin daiteke.
Gehitu epigrafea |
PREBENTZIOAK ETA TRATAMENDUAK
Gehitu epigrafea |
Sexu-harremanetan preserbatiboa erabiltzea da GIBetik babesteko neurri errazena eta eraginkorrena. Sexu transmiziozko gaixotasun gehienak neurri erraz honekin ekiditu ahalko ziratekeen. Kontu handia izan behar da, sexu-bidezko transmisioarekin, balitekelako zuk izatea baino oraindik ez jakitea, eta horrela sexu harreman guztietan beste pertsona batzuk kutsatzen ibiltzea. Beste aldetik, GIB positiboak dituzten pertsonek, tratamendu antirretrobirala jarraitzen badute eta birus kantitatea maila baxuan mantentzen badute, birusa kutsatzeko aukera txikia dute.
GIBa ez da kutsatzen eguneroko jardueren bidez edo objektuekin, janariarekin edo arroparekin kontaktuan egoteagatik.
Orain dela gutxi arte GIBak ez zuen sendabiderik. Orain arte, sendagai antirretrobiralak erabiltzen ziren GIBa organismoan garatzea geldiarazteko. Sendagai horiek birusa zabaltzea eragozten zuten. Tratamendua, normalean, diagnostikatzen zen unean hasten zen eta bizitza osoan jarraitu behar zen hartzen.
Tratamendu antirretrobiralari esker, GIBa infekzio kroniko bihurtu zen. Gainera, kutsatuta dauden pertsonek bizi-kalitate ona eta gainerako pertsonen bizi-itxaropenaren antzekoa zuten.
Baina lehen aipatu bezala, orain dela gutxi zientifiko batzuek gaixotasunaren sendabidea lortu zuten. Gaixoei ama zelula transplantatuz, gaixotasuna hiltzea lortu zuten.
INFORMAZIO ITURRIAK ETA BIDEOAK
BIBLIOGRAFIA:
https://www.osakidetza.euskadi.eus/gib-hiesa/ab84-oesintrs/eu/
https://www.enfermeria21.com/diario-dicen/cientificos-espanoles-logran-eliminar-el-vih-en-seis-pacientes-a-traves-de-trasplantes-de-celulas-madre/
https://eu.wikipedia.org/wiki/Hartutako_Immuno_Eskasiaren_Sindromea
BIDEOAK:
Dokumental oso interesgarri bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina