GREGOR JOHANN
MENDEL
→BIOGRAFIA:
Mendel 1822. urtean jaio zen, Austriako (orain Txekia) herri txiki
batean. Gurasoekin batera baserri txiki batean bizi zen, hor ikasi egin baitzuen mentuak egiten eta fruta-arbolak hazten (etorkizunean oso gauza garrantzitsua bilakatuko zena).
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/b/ba/Gregor_Mendel_2.jpg)
eta Zientzietan doktoretza lortu zuen, baina 1856ean hasi omen zen ikerketa lanekin.
7 urte eman zituen landareak landatzen, bereziki ilarrak. 29.000 landare landatu zituen, eta haiekin egindako frogei esker, herentziaren hiru legeak garatu zituen. 1865ko otsailaren 8an Brünneko Natur Historiako Gizartean bere lanak aurkeztu zituen. Nahiz eta lanak oso mamitsua eta zientifikoki primeran eraikia egon, ez zen aintzat hartu. Hiru urtera monasterioko buru izendatu zuten, gainera hainbat erakundeetako kide izan zen.
1884ko urtarrillaren 6 ean hil zen, Brünnen nefritis kronikoak jota.
→EKARPENAK EDO IKERKETAK:
Hasiera batean, helburua, gizakiaren kontsumorako hobeak izango ziren barietate eta espezie ezberdinak lortzea zen. Orduan, esperimentuak egiten hasi zen, belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren ezaugarrietan erregulartasunen bat bazegoela sumatu baitzuen. Hori frogatzeko edo baieztatzeko, esperimentu kate zehatza diseinatu eta burutu zituen, matematikan eta estatistikan zituen ezagutzekin.
1- Ezaugarri bakarrean desberdinak diren espezie bereko bi barietate gurutzatzen direnean, lehendabiziko belaunaldiko ondorengo guztiak ezaugarri edo karaktere gainartzailearen berdinak dira eta hibridoak gainera.
2-Lehenengo belaunaldian sortutako hibridoak gurutzatutakoan, kontrako karaktereak bereizi egiten dira, eta ondorengoek fenotipo ezberdinak izaten dituzte.
3-Karaktere ez antagonikoei erreparatzen badiegu, bakoitza bere aldetik heredatzen da eta ondorengoei zoriz konbinatuta transmititzen zaizkie. Bestela esanda, karaktere bakoitza bere aldetik transmititzen da, aurreko bi legeak betez.
BIBLIOGRAFIA: https://eu.wikipedia.org/wiki/Gregor_Mendel
GALDETEGI INTERAKTIBOA klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina