2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

ELHUYAR ANAIAK



ELHUYAR ANAIAK


→ BIOGRAFIA:



Logroñon, 1754 ko ekainaren 15ean eta 1755 eko 
urriaren 11n jaiotako bi anaia ziren Joan Jose eta 
Fausto Fermin Elhuyar Lubize. Joan Elhuyar aita 
zirujau famatua zen; Hazparnen jaioa eta 
Donibane-Lohizuneko Ursula Lubizerekin 
ezkondua ( ama ).


1772. urtean Joan Jose eta Fausto Fermin anaiak 
Parisera joan ziren “Le Jardin du Roi” ikastetxean 
ikasketak egitera. Han batez ere kimika eta 
mineralogia landu zituzten, baina botanika, 
zoologia eta abar ere bai.

1777. urtean Joan Jose Parisetik Bergarako Erret 
Mintegira etorri zen lanera, eta fausto hurrengo 
urtean itzuli zen ere bai. Laborategian lanean aritu ziren, baino oso
gutxi iraun zuten, eta Europarantz jo zuten, (Paris, Strasburg, 
Mannheim, Freiburg, Leipzig eta abarrera) metalurgia eta 
mineralogiako azken berrikuntzak ikasteko. Joan Jose 1782. urtean 
itzuli zen Bergarara eta bi anaiak laborategian wolframioa isolatzen 
saiatu ziren. Aurkikuntza nagusi haren berri 1783. urtean eman zen
Herri Lagunen Gasteizko Batzarre Nagusian.

Fausto 1821.ean Espainiara itzuli eta Madrilen hil zen 1833. urteko 
urtarrilaren 6an. Juan jose berriz, Bogotan, 1796. urteko irailaren 
20an hil zen. 

→EKARPENAK EDO IKERKETAK:

Wolframaren existentziari buruz jakin zuen lehena Peter Woulfe 
kimikari ingelesa izan zen (Wolfram izenaren jatorria), 1781ean. 
Urte berean, Carl Wilhelm Scheele botikari-kimikariak eta Torbern 
Bergman kimikariak azido tungstenikoa lortu zuten, Suedian, baina
ez ziren gai izan azidotik metala isolatzeko.

Juan Jose Elhuyar Bergmanen laborategian lanean ari zela, azido 
tungstenikoa lortu zuen, eta hortik sortu zitzaion Wolframa 
isolatzeko interesa .Bere anaiarekin bat eginez eta
landare-ikatzaren laguntzaz, Bergarako Errege Mintegiko 
kimika-laborategian Wolframa isolatzea lortu zuten 1783. urtean.

Handik denbora batera, Europako aldizkari zientifiko 
garrantzitsuenetan argitaratu zen Elhuyar anaien aurkikuntza, eta 
munduan zehar zabaldu zen albistea.




BIBLIOGRAFIA:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina