MARIE CURIE
→ BIOGRAFIA:
Maria Salomea Skłodowska-Curie, hobeto ezaguna Marie Curie
bezala zientzialari famatu bat izan zen. 1867ko azaroaren 7an jaio
zen, Varsovian, Poloniaren hiriburuan. Nahiz eta Poloniarra izan
beranduago Frantziako nazionalitatea lortu egin zuen.
24 urte zituelarik bere ahizpa Bronislawa
Duskarekin Parisera joan zen, Varsovian
emakume izate hutsagatik ezkutuan ikastera
behartuta zegoelako. Bertan, Pariseko
unibertsitatean Fisika eta Matematikak ikasi zituen.
1895ko uztailaren 26an Parisen ezkondu eta
Frantzia osotik zehar egin zuen eztei-bidaia.
Ezkontza honen ondoren bikoteak 2 alaba izan zituen: Irène
Joliot-Curie eta Ève Curie.
→ Irène Juliot-Curie: Frantziar, fisikari eta kimikaria izan zen eta
1935ean Kimikako Nobel saria lortu zuen. 1897ko irailaren 12an jaio
zen Parisen eta 1956ko martxoaren zazpian hil zen Parisen 58 urterekin.
→ Ève Curie: frantziar piano jole, kazetari, hizlari eta diplomatikoa
izan zen. 1904ko abenduaren 6an jaio zen Parisen eta 2007ko
urriaren 22an hil zen New Yorken 102 urte zituela.
→ EKARPENAK EDO IKERKETAK:
Erradiologia arloan aitzindaria izan zen eta lehen emakumea izan
zen Nobel sari bat bi arlo desberdinetan irabazten; bai Fisikan
(1903) bai kimikan (1910). Gainera, Parisko lehen emakume
irakaslea izan zen eta urteak pasa ondoren “Curie Institutuak” sortu
zituen Paris eta Varsovian.
1984. urtean senarra eta bere ikerketako bikotea izango zena
ezagutu zuen; Fisikako irakaslea Pierre Curie. 1903an Fisikako
Nobel saria irabazi zuen, gainera Pierre eta Henri Becquerelekin
partekatu zuen. 1904.urtean bere senarra istripu baten ondorioz hil
egin zen. Bi urte geroago Pariseko unibertsitatean bere senarrak
utzi zuen katedra okupatu zuen, unibertsitatean irakasten zuen
lehen emakumea bilakatuz.
1910ean Radio gramo puru bat lortu ahal zela frogatu zuen.
Hurrengo urtean, Kimikako Nobel saria jaso zuen, Radioa eta
Polonioa aurkitu eta Radioa isolatzeagatik. Lehen bezala, ez zuen
isolatze prozesua patentatu, zientzialari guztiek azter zezaten. Marie
Curie bi Nobel Sari lortu zituen lehen pertsona izan zen. Handik
aurrera, elementu horrekin lan egiten jarraitu zuen: Curie
laborategian. 1914ean Radioko institutua sortu zen
(gaur egun Curie Institutua dena) Medikuntza, Fisika, Biologia eta Kimika
ikertzeko.
1934ko udaberrian Poloniara egindako bisitatik hilabete batzuetara,
uztailaren 4an Marie Curie hil zen anemia aplesiko baten ondoriz.
Segurasko denbora luzean bere poltsikoetan gordetzen zituen
saio-hodien erradiazioarengatik eta x izpi unitate mugikorrengatik
hil egin zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina